Ibilbideak Auritzen
AKELARREEN IBILBIDEA
              AURITZ
ezagutzera
Zatoz
gure
ibilbideak

RAK PIRINIOAK

Auritz dugu, Ernest Hemingwayk idatzi zuenez “Pirinioetako lurralderik basatienetan basatiena”. Izan ere, leku ederra, liluragarria da. Santiago Bideak babesturik, , ehunka istorio bizi izan dira bertan: sorginkeriarekin loturiko gertaerak, erromatar legioak bertatik igaro zirenekoak eta baskoiek Karlomagno garaitu zuteneko borrokaldia, bertzeak bertze.

Lurralde honetako sorgin, akelarre eta misterio anitzen berri ematen duten legendak inspirazio iturri izan dira guretzat RAK – “Akelarreen ibilbidea” sortzeko orduan.

RAK aisialdia da, kirola, natura, historia… RAKek prestaturiko ibilbideetan barrena, leku bakar, berezi eta magikoak deskubritu ditugu. Adituko ditugu antzinako mugaz gaindiko gerra hotsak, bai eta XVI. mendeko sorginek egiten zituzten akelarreen oihartzuna ere; baina horretaz guztiaz gainera, lekuei darien bakea eta lasaitasuna ere barneraino iritsiko zaizkigu. RAKen helburua da natura, kirola eta historia maite duen orori hagitz bereziak diren zenbait ibilbide eskaintzea.

%100 abentura, Pirinioetako mendietan egin daitezkeen ibilbiderik ikusgarrienetan.

Akelarreen ibilbidea

ruta-wellington

Laguntzaileak

auritz-bueguete-homelogo_fundacionlogo_leader_homelogo_cederna_home
reyno-navarra-collogo_ziklo_homelogo_ue_home

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR