SAN MARTIN HARRIA Eretatik

Eretatik izen bereko negu estaziora doan D132 errepidea hartu eta, zenbait kilometro aitzinago, San Martin Harrira igoko gara.
Lehenbiziko 8 km-en profilak goiti egiten du La Mouline zubiraino. Zubitik aitzina, itzal artean babesturik eraginen diegu pedalei, eta %15eko hormak gainditzeko egin beharko dugun ahalegina gero eta handiagoa izanen da.
Plateau de Choussera iristean, basoek belaiei egiten diete lekua. Ez gaitezen tronpa: nahiz eta plateau izena ukan (goi ordokia), ingurunea ez da inondik inora ere laua, izan ere, paraje idiliko horretan ere maldak %7koak dira batez bertze.

 

san martin harria aretatik

Hurrengo 5 km-ak –izugarrienak– %9tik goitiko maldak dira beti ere, eta etengabeko aldapa eta ferra itxurako bihurguneen kariaz, gure ahaleginean ongi entreteniturik ibiliko gara. Labays mendi lepora hondarrean iritsita, kilometro bat izanen dugu indarberritzeko, hortik aitzina igo beharreko zatiak ere ez baitu deus bazterrean uzteko. Puntu horren eta Soudet lepoaren artean, ibilbidean dagoen ingurunerik erakargarrienetarik bat zeharkatuko dugu: Guilhers pasabidea, bere karezko harkaitzekin. Hortik gailurrera 4 km izanen ditugu oraindik, gozoagoak baina hala ere gogorrak, batez ere Eretako negu estazioa ezkerrean uzten dugun puntutik aitzina. Hondar txirristak gainditu eta mendatearen gailurra bertan egonen da, ia 26 km-ko eskalada egin ondotik.

Pierre St Martin por Arette

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies