Auritzeko bunkerren ibilbideak

Auritzeko bunkerren ibilbideak asalduzko XX. mendean kokatzen gaitu. Pirinioetako gailurrek mugatzen duten muga lerroari jarraituz, dagoeneko Espainiako Gerra Zibilean egiteko asmoa zuten gotortutako lerro honen eraikinaren eta honen garapenaren aztarnak ezagutuko ditugu.

Berehalako gerraondotik hasita eta 20 urtez, eta kontinentean Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuenean, gailur amiltsu hauetan azpiegiturak eta 169 Erresistentzia Zentro(i) eraiki ziren. Gauzak horrela, milaka bunkerrek Frantziarekin dagoen muga betetzen dute Kantauri Itsasotik Mediterraneo itsasoraino.

 

collage_rutas

 

Ibilbide hauetako batzuetan barna ibiltzeko proposamena, mapa deskargatzea eta bidean aurkituko dituzun eta ondare historikoa osatzen duten bunker eta defentsa egituretan gelditzea da. Hau da gaur egun historiaz betetako espazioak ezagutu ahal izateko esperientzia sortzeko kontuan hartzen dena.

Bikainki ezkutatuak gure mendiak zipriztintzen dituzten bunker eta porlanezko kupula pisutsu hauetan kode QRak dituzten kartelak aurkituko dituzu. Hauen bidez, Auritzeko Bunkerren Bidea osatzen duten edukietara sartu ahalko zara. Ibilbide irisgarriak(ii) paisaia paregabeekin, non gure historiako pasarte ezezagunetako bat ezagutuko dugun. Besteak beste, honako gaien inguruan ideia bat emanen digute: lan baldintzak, zonaldeko biztanleengan lan honek izan zuen inpaktua eta defentsa harresi erraldoi honen azpian zegoen doktrina.

 

collage_rutas

 

Orain bakarrik pagadi hostotsuetan edo tontor altuetan barneratzea falta da, eskualde txiki honen historiaren zati bat ezagutzeko, Europa osoarena ere badena. Igaro den denborari aurre hartzeko eta gure arbasoen memoria bizirik mantentzeko balio duena.

Erabilitako metodologia honakoen konbinazioa izan da: landa laneko arkeologia, artxibo lana eta intuizio dosiak. Hernández Sánchez historialariak esaten duen moduan (2016): “Arkeologia egiteko ez direlako nahikoa eskuila leuna, espatula eta hortz zunda, pikotxa eta pala ere beharrezkoak dira”(iii)

Argibide+

  • (i) Zer da erresistentzia zentro bat? Erresistentzia Zentroa (EZ) edo Erresistentzia Gunea, hizkera militarraren barruan, bunker eta beste egitura batzuen multzoa da, itxura obalatua marraztuz, unitate bat osatzen dute, lur eremu bat defendatzeko pentsatua. Orografiak eta bere balizko balio estrategikoak bere tamaina eta osatzen duten elementuak zenbat izanen diren mugatzen dute, 30 eta 40 artekoa izan ohi dena. Bere burua defenda dezakeen elementu bezala pentsatuta dago eta guztiak elkarrekin, sakoneko defentsa egitura bat lerro muga osoan zehar.
  • (ii) Oharra. Erabilera egokiak. Ongi etorri. Ondare natural eta kultural zonalde batean gaude. Honek kontserbazio oinarrizko arau batzuk egotea suposatzen du. Errespetatu ingurune naturala. Ez sortu zaborrik. Ez atera edo apurtu landareak. Ez margotu, ez kalterik egin bunkerretan. Batzuk 70 urte baino gehiago dituzte paisaia horretan eta dagoeneko gure historiaren eta ondarearen parte dira. Behatu, argazkiak egin, ibili, baina zaindu eta kontserbatu ondarea. Bunkerretan sartzean kontuz ibili. Kokaleku hauetako asko ez daude bisitetarako prestatuak.
  • (iii) Fernando Hernández Sánchez: El Bulldozer negro del General Franco, Bartzelona, Pasado&Presente, 2016, p. 14.

 

logo-colabora-bunkeres

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies