RAK BTT

Ezagutu itzazu nafar Pirinioetako sekreturik atxikienak

RAK – BTTk ibilbide desberdinak eskaintzen ditu nafar Pirinioetako sekreturik atxikienak ezagutu ahal izateko. Bide horiek gauza anitz dakite mitologiaz, legendez, sorginkeriaz eta akelarreez; baita azienden kontrabandoaz ere, jakina baita garai batean familia anitzen bizibide izan zela kontrabandoa. Aukeretarik edozein izan daiteke gidatua (laguntza kotxeak, gidaria, anoa postua, etab.) nahiz autogidatua (track-a).
Badugu 3 eguneko ibilbide bat BASAJAUN izena duena, inguruan ongien atxikitzen diren sekretuetara hurbilaraziko gaituena. . Guztiak ere ibilbide aski gozagarriak, zidor, belai, pista eta tarte teknikoagoetan oinarrituak. Era berean, badira egun bateko ibilbideak ere, zailtasun maila desberdinekoak, Auritzetik atera eta bertara itzultzekoak.

 

collage_rutas

 

Halaber, bertze aukera batzuk ere badaude, hala nola gaueko ibilbideak, zikloeskalada, ikastaro teknikoak eta neurrira eginiko planak. Zuek zer nahi, horixe eskainiko dizuegu (egunak, zailtasuna, kilometrajea…).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies