RAK ERREPIDEA

Mitologiaz, legendez, sorginkeriaz eta akelarreez anitz dakiten ibilbideak

RAK – Errepideak ibilbide desberdinak eskaintzen ditu nafar Pirinioetako sekreturik atxikienak ezagutu ahal izateko. Ibilbide horiek gauza anitz dakite mitologiaz, legendez, sorginkeriaz eta akelarreez; baita azienden kontrabandoaz ere, jakina baita garai batean familia anitzen bizibide izan zela kontrabandoa. Inoiz atzentzen ez diren errepide eta mendateetatik pasatzen diren ibilbideak. Aukeretarik edozein izan daiteke gidatua (laguntza kotxeak, gidaria, anoa postua, etab.) nahiz autogidatua (track-a).

 

collage_rutas

 

Badugu 4 eguneko ibilbide bat Basajaun izena duena, inguruan ongien atxikitzen diren sekretuetara hurbilaraziko gaituena. Badira bi aukera desberdin. Bataren izena Basajaun da, eta bestearena Basajaun Xtrem. Biak ere hagitz bereziak diren errepide eta mendateetatik pasatzen dira. Era berean, badira egun bateko ibilbideak ere, zailtasun maila desberdinekoak, guztiak ere Auritzetik atera eta bertara itzultzen direnak. Bertze aukera bat plana neurrira antolatzea da (ibilbideak, mendateak, kilometrajeak…). Bi egunez goitiko egonaldiak egiteko aukera ere hor dago, taldearen maila eta nahietara erabat egokitzen diren ibilbideen bidez. Pedalei eragitea eta inguruneaz gozatzea izanen da zuen ardura bakarra.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies