OUTDOOR

Aho-uhal askea eman zure espiritu bitxi eta/edo kirolariari

Nafar Pirinioen ingurune luze-zabalean hedatzen diren ibar eta mendietan, aukera bikaina izanen dugu gure jakin-mina edota kirol zaletasuna askatzeko; hasi Larrako mendi malkartsu eta gogorretatik eta Eska, Zaraitzu nahiz Irati ibaien behe ibilguetaraino, tartean arroila, baso eta mendilerroz beteriko mundu harrigarri batetik pasatuz.

AURITZ leku perfektua izaten ahal da gure “kanpamentua muntatzeko” eta bertatik mundu aski berezi bat deskubritzen hasteko. Izan ere, azken urteetan Auritzek zenbait egitasmo abiarazi ditu bere ondare natural zabala balioan paratzeko. Horien artean, Lindus eta Lindus 2 proiektuak, hegaztien migrazioa, ingurumen heziketa eta ekoturismoa aztertzeko; hor daude, orobat, Wellington ibilbidearen sustapena; GR11ren pasabide naturala, Akelarreen ibilbidea martxan paratzea… eta erran behar da horiek guztiak herria bultzatzen ari den mugimendu eta garapen sostengarriaren adibide batzuk bertzerik ez direla.

outdoor-collage

Orain azalduko dizkizuegun jarduerek, hala zuen lagunentzako jarduera nagusi gisa nola bizikleta irteeren osagarri gisa hartuta, balio erantsia emanen diote inguruko eskaintza osoari. Helburua da, bisitariarentzat zenbait jarduera bultzatuz eta garatuz, Pirinioetako herri honek duen ondare natural oparoa ezagutzera ematea. Antolatzen diren jarduerak parte hartzaileen egoera fisikora eta jakin-minera egokitzen ahal dira, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen baita.

RAKen organigrama barruan, naturan egiten diren azterketa eta jardueretan espezializatua dagoen Ornitolan Servicios Ambientales-Ingurumen Zerbitzuak hartuko du bere gain jarduera guztien erantzukizuna. Ondare naturalaren balorizazioan espezializatutako biologo eta gidariek osatzen dute zerbitzua.

 

BIDEZIDORRAK

  • Ibilbide gidatua, Antsobiko bidean goiti, Mendiaundiri, Menditxipi eta Menditxuriko itzulia. Egun erdiko edo osoko bisitaldia. Biologo adituek gidatua.
  • Xuringoa bideko ibilbide gidatua. Auritzetik atera eta bertara itzuli. Ongi seinaleztaturiko bidezidor zirkular batetik, oihan, landa eta erreka artean pasieran ibiltzeko. Nahi duen orok egiteko moduko bisitaldia. Biologo adituek gidatutako bidezidor bat hartzeko aukera. Kontsultatu datak eta prezioak.

 

BIRDING

  • Hegaztien behaketa Lindus mendi lepotik. Zerbitzu gidatua da, teleskopio, hegazti gidari eta ornitologo adituek lagunduta. Kontsultatu datak.

 

HAUR ETA FAMILIENTZAKO TAILER ETA JOLASAK

  • Tailerrak eta ginkanak. Gaztetxoenekin eta familiekin natura tailerrak egiteko aukera. Kontsultatu jarduerak, taldeak eta prezioak.

 

SANTIAGO BIDEAREN ETAPA

  • Deskubritu Santiago bidea inguratzen duen natura. Taldeentzat nahiz banakoentzat, biologo adituen laguntzarekin. Goza ezazu ikuspegirik naturalena Santiago bidearen lehenbiziko etapetan. Kontsultatu zerbitzuak eta prezioak.

 

NEURRIRA EGINIKO JARDUERAK

  • Kontsultatu neurrira eginiko jardueren eskaintza. Jarduerak eta tailerrak diseinatzerakoan, kontuan hartzen dugu nori zuzendurik dauden.

 

Jarduera guztiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez egiten ahal dira. Kontsultatu jarduerak egiteko zer aukera dagoen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies